Programa honek C#, gtk eta mono erabiltzen ditu. Programa hau notasuned programaren jarraipena zen, jatorrizko notasuned programa javan eginda zegoen eta egileak bertan behera utzi zuen. Programaren helburua unibertsitateak web orrian jartzen zituen notak automatikoki kontsultatzea zen. Jatorrizko programa bakarrik UNED unibertsitaterako balio zuen, baina nik EHU eta Nafarroako Unibertsitateetara hedatzen saiatu nintzen. Orain ez du funtzionatzen. c++ eta Qt teknologiekin berregitea espero dut.
Programa hau hasieran bakarrik UNEDeko notak kontsultatzeko balio zuen, baina nik EHU eta Universidad de Navarrako notak kontsultatzeko kodea gehitu nion, hala ere, gaur egun ez du batere funtzionatzen, birpasatu beharko litzateke.
Bere ezaugarrien artean, denbora jakin bat pasatu eta gero automatikoki kontsultatzeko aukera du. Eta bertsio berrienak tresna barran, erlojuaren ondoan, ikono bat jartzen dute programa ezkutatu baina abian mantentzeko. Eta beste bertsio bat mezu elektronikoak bidaltzeko aukera du, hau da, notak aldatu ahala esandako helbidera bidaliko ditu. Bertsio ezberdinak daude, zeren probak egiteko nahiago nuen funtzionatzen zuena ez ukitzea. Hemen guztiak utziko ditut norbaitek ikusi nahi izanez gero.

| Bertsioak | Ezaugarriak |
|---|---|
| notas | Bertsio honetan UNED, EHU eta Universidad de Navarrako kodea dago |
| Notas 0.0.3 | Hemen bakarrik binarioak (programa) daude, kaleratutako bertsioa da |
| notakpolita | Bertsio honek, erlojuaren ondoan geratzen den ikono bat uzten du. Bakarrik UNED |
| notakmail | Bertsio honek, mezu elektroniko bat bidaltzen du notak aldatzerakoan. Bakarrik UNED |